Landare
estaldura
Landare
estaldurari dagokionez, hainbat motatako landaredia bereiz zitekeen:
-Ibai bazterrean,
urak duen hezetasunaren ondorioz harrietan agertutako goroldioa ikus
zitekeen.
-Aurreko zuhaitzei
dagokienez, haritzak eta intxaurrondoak ziren nagusi ingurune hartan.
Honen adibide da lurrean aurkitu genuen intxaur hau:
-Ibaiaren zati
batean horma edo harresi bat ere bazegoen, ibai-eremua beste aldeko
zelaitik bereizten zuena.
Ur
-korrontea
Ibaiaren
ur-korrontea ez zen oso azkarra; izan ere, ibaiak ur asko ez zuenez,
emaria ez zen oso handia.
Hala ere, leku
batzuetan, ur-jauzi batzuk bazeuden, eta hauei esker korrontea apur
bat bizkortzen zen ibaiaren metro gutxi batzuetan.
Animaliak
Ez genuen
animaliarik ikustea lortu. Hala eta guztiz ere, egian esan, egun
hartan hotz handia egiten zuen eta haize handia zebilen; beraz,
baliteke udaberrian edo udan ibai inguruko animaliaren bat aurkitu
ahal izatea.
Dena dela,
lurrean zulo batzuk ageri ziren, eta hauek, bertan satorren bat
ibilia zela pentsarazi ziguten.
Ingurune
hark eragin zigun sentsazioa
Larunbat
goizean, hilak 24, Ataungo ibai naturalera joan ginen. Hotz handia
egiten zuen arren, leku hark lasaitasuna eta harmonia igorri
zizkigun.
Askatasun
sentsazioa ere izan genuen eta batez ere, naturarekiko harreman
estua, gaur egun edozein herri edo hiritan eduki ezin
daitekeena. Gainera, bide batez, eguneroko bizitzaz ahazteko aukera
ere eduki genuen eta argazkiak ateratzeak gure inguruan daukagun
naturaz ohartzeko balio izan zigun.
Ibaiari ateratako
beste argazki batzuk:
No hay comentarios:
Publicar un comentario