martes, 14 de mayo de 2013

KUTSADURA TERMIKOA

ZER DA KUTSADURA TERMIKOA?

Modu orokor batean, kutsadura termikoa tenperaturaren igoera edo jaitsierarengatik sortutako uraren kalitatearen hondatzea da. Kutsadura honek, bortizki eragiten diete ingurune horretan bizi diren izaki bizidunei eta naturari berari. Gainera, aldaketa klimatikoa desoreka honen ondorio zuzena da.


JATORRIA:

Kutsadura termikoak bi jatorri nagusi ditu:
  • Uraren bidez kutsatzen dena:
    -Bero kantitatea makina batzuen bidez murrizten saiatzen den arren, gure erreka eta lakuetara ur bero kantitate handiak heltzen dira, eta honek bertako uraren propietate fisiko-kimikoak aldatzen ditu. Izan ere, zentral termikoek elektrizitate bihurtzen ez duten energia bero moduan erreka eta ibietara askatzen dute. Hain zuzen ere horregatik kokatzen dira lantegi eta industria asko ibai inguruan, haientzat ezin erosoagoa delako bero moduan askatzen dituzten hondakinak bertara isurtzea.

  • Airearen bidez kutsatzen dena:
    -Aire girotu eta antzeko aparatuek kalerantz isurtzen duten gehiegizko bero kantitatea.

ERAGINA:

  • Hainbat kasutan, kutsadura termikoa dela medio uretako animalia askoren habitatak gehiegizko beroketa jasaten du, eta beraz, honek espezieen desagerpena eragiten du. Beste modu batera esanda, tenperaturak gora egiteagatik oxigenoaren disolbagarritasuna gutxitu egiten da, eta horren ondorioz, bertako fauna eta flora alda daitezke. 

     
  • Uraren oxigeno kontzentrazioa eta dentsitatea murriztuz uraren konposizioa aldatzea.
  • Arnasketan, hazkuntzan, elikaduran, enbrioiaren garapenean eta organismoen ugalketan aldaketak sortzea.
  • Uretan bakterioak eta patogenoak ugaritzea, eta ondorioz, gaixotasunak hartzeko aukerak handitzea.
  • Organismo batzuen ugalketa-periodoan alterazioak eragitea, honek espezie batzuk ugaritzen eta beste batzuk desagerrarazten dituelarik.
  • Uretan dauden gasen ondorioz uraren zapore eta usaina kaltetzea.

Laburbilduz, kutsadura termikoaren eragin hauek azpimarratuko genituzke. Batetik, tenperaturaren aldaketa, gehienbat industriak eta hainbat zentralen hozketa zirkuituak eraginda. Tenperaturaren eragin horrek, organismoen bizi-zikloan aldaketa asko sorrarazten ditu, ugal periodoan batez ere. Zeharka, uraren oxigeno kontzentrazioa ere gutxitzen da eta gertatazen diren erreakzio kimikoen abiaduraren handitzea ere eragiten du.

GIZAKIENGAN DUEN ERAGINA:

Kutsadura termikoak, beste kutsadura batzuekin batera, gizakiengan ere eragina du. Batez ere, arnasketa eta zirkulazioa aparatuei eragiten die, eta are gehiago lehendik gaixotasunak dituzten pertsonengan. Begiek eta larruazalak ere ondorio larriak pairatzen dituzte honen ondorioz. Izan ere, askotan ohartu ez arren, apurka-apurka azala lehortu egiten da eta begietan etengabeko azkura sentitzen dugu.

Bestalde, arriskutsua izan liteke kutsatuta egon den ibai edo itsaso bateko arrainen bat jatea; izan ere, arrain horiek beren barnean gai toxiko eta kaltegarriak izan ditzakete eta honek gure osasuna kaltetu.





KONPONBIDE POSIBLE BATZUK:

-Bero gisa askatzen den energia elektrizitate bihurtu.
-Energia nuklear eta petrolio-energia gutxiago erabili.
-Energia berriztagarrien erabilera bultzatu.
-Hozketa prozesuetan erabilitako ura berrerabili eta aurreztu.
















Egileak: Alazne Azkarate, Itxaso Mendoza eta Nerea Antxia.